ESTUDIO DE BALLET CLÁSICO TERESA GÓNZALEZ ARDANAZ
2025KO DANTZAREN EGUNEKO MANIFESTUA
“Askotan esaten da dantzak esan ezina adieraz dezakeela. Poza, atsekabea eta etsipena ikus- garri bihurtzen dira; gure hauskortasun partekatuaren adierazpen gorpuztuak. Horretan, dantzak enpatia piztu dezake, adeitasuna inspiratu, eta kalte egin beharrean sendatzeko gogoa piztu.
Bereziki orain — ehunka mila pertsonak gerraren hondamenak pairatzen dituzten bitartean, krisi politikoak bizi dituzten bitartean edo bidegabekeriaren aurka protesta egiten ari diren bitar- tean — hausnarketa zintzoa ezinbestekoa da.
Zama izugarria da gorputzarentzat, dantzarentzat, artearentzat. Hala ere, artea da, oraindik ere, esan gabekoei forma emateko modurik onena, eta has gaitezke geure buruari galdezka: Non dago nire egia? Nola zaintzen dut nire burua eta nire gizartea? Noren aurrean erantzungo dut?”
Mikhail Baryshnikov